5 emaitza pedro bilaketarentzat [1 - 5]
Pedro (es), Pierre (fr)
Batez ere Erdi Aroan oso arrunta zen izena. Ikus Petri.
Pedro (es), Pierre (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Pedroren baliokidetako ageri den izena, arameoko kephas 'haitza' hitzetik hartua. Hau izan zen 1938an euskal izenak galarazi zirenean aipatu zen hiruretako bat: 'los nombres de Iñaki, Kepa, Koldobika y otros que denuncian indiscutible significación separatista'. Ikus Petri.
Pedro (es), Pierre (fr)
Ikus Peru. Honen aldaera ezagunena Iparraldean erabiltzen den Peio dugu. Hegoaldean ere zabaldu da azken urteotan, 'yeismo'-aren ondorioz.
Pedro (es), Pierre (fr)
Euskal izen zahar eta jatorra, latineko Petrus-etik sortua. Antzina Muxika (Bizkaia) herriko Okanabasoko Peru eta Mari izeneko haritzetara joaten zen jendea ezkontzera. Izen hau maiz dokumentatzen da, baina aipurik ezagunena XV. mendeko erromantzekoa da: 'Izarragatik gora eltzian josala / Jaun Peru Abendañoko zexola, (...)'. 1596ko Refranes y Sentencias liburuan ere agertzen da. Perutxo hipokoristikoa usaiakoa da Erdi Aroan, eta, esaterako, 1448ko Arrasateren (Gipuzkoa) erreketan azaltzen da, behin baino gehiagotan. Ikus Petri.
Pedro (es), Pierre (fr)
Ikus Petri.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.