Biek ere antzeko definizioa dute (“... lurretik hurbilen dagoen aldea”), baina ez dira baliokideak, hala ere: azpiren antonimoa gain da, eta beherena, goi. Adibideak:
Azpi: Hodei guztien azpitik. Zubi txiki baten azpian zegoela. Lurraren azpiko haitz bortitzak. Zeure itzalaren azpian. Berrogei urtez faxismoaren azpian. Azpiko gona.
Behe: Behean gelditu zirenak. Behetik hasita joango dira igotzen. Beherantz joan gara. Beherengo mailatik hasita gorengoraino. Beheko solairua. Beheko sua. Bi urtez beheko haurrak. Goiko eta beheko bizilagunak. [EH]
Erreparatu azken adibideari: Goiko eta beheko bizilagunak (ez gaineko eta azpiko bizilagunak).