Galdetzaile gisa, sinonimoak dira. Zertako/Zertarako dela uste duzu Jaunaren etxea? Zertako/Zertarako egin dugu bilera hau?
Zertako galdetzailea zergatik galdetzailearen sinonimo ere izan daiteke (Ipar. eta Naf.). Zertako ez utz handitzera zuhamu eder eta balios hori?
Zertarako, berriz, izena ere izan daiteke, 'helburua edo jomuga' esanahiarekin. Azkenik, laburki, liburuaren zergatikoa eta zertarakoa azaltzen ditu. Nire lanaren zer-nolakoa, luze-laburra eta zertarakoa. [EH]