• Zenbakiekin sarri erabiltzen da -ka atzizkia: ehunka (ehundaka), milaka, milioika, bilioika..., hamarka mila, ehunka milioi, milaka milioi, hamarka mila milioi (*hamarka milaka milioi), ehunka mila milioi (*ehunka milaka milioi)...
Zenbatzaile zehaztugabeekin ere asko erabiltzen da: milaka asko, mila(ka) milioi batzuk...
• Zehazki ‘hainbateko multzotan’ esateko, -naka eransten zaio zenbatzaileari: banaka, binaka, bosnaka, hamarnaka, hamabinaka (dozenaka), hogeinaka...
• <-tik gora> adieran, -taka erantsen zaio zenbatzaileari: berrogeitaka urte (= berrogeitik gora urte).
• Zenbakiez gainera, aditzondo eratorri ugari sortzeko bidea da -ka atzizkia: saltoka, korrika, presaka, oihuka, dioska, esaka, botaka...
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (135).
ETXEBARRIA, Jose Ramon (2011). Zientzia eta Teknikako Euskara Arautzeko Gomendioak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (80).
EHUko Euskara Zerbitzua (2012). "-KA atzizkia", Ehulkuren aholku guztiak.