Partizipio-forma jasaten da (*jasatzen), -n amaiera duten aditzetan arauzkoa den moduan. [85. araua]
Desegokiak dira erdarazko (es) ‘sufrir’ / (fr) ‘subir’ aditzaren kalkoz eraturiko esaldiak. ?Dekretu-egitasmoak aldaketa batzuk jasan ditu (> Dekretu-egitasmoak aldaketa batzuk izan ditu). Ez da egokia zauriak jasan esapidea ere: ?Kamioizaleak zauriak jasan ditu eta ospitalera eraman dute (> Kamioizalea zauritu egin da / zaurituta eraman dute).