Izenaren eskuineko aldean kokatzen da izenondoa, eskuarki (kolore gorri, itsaso txar...). Ezkerreko aldean ezar daitezkeen bakarrak -dun eta -(t)ar atzizkiez osaturikoak dira, izenlagunak ere bai baitira horiek: frantziar idazle, adimendun izaki... Jakina, eskuinean ere ezar daitezke (idazle frantziar, izaki adimendun...).
Tentuz zaintzekoak dira izenondoen erabidearekin eta kokapenarekin zerikusia duten zenbait hutsegite:
- koloreak : ?gorri kolore, ?gorri koloreko (> kolore gorri(ko))
- maileguak
- nekazal, merkatal, monetal, unibertsital eta gisako formak ; ;