Euskara Batuaren Eskuliburua

izenondoa eta generoa

izenondoa eta generoa

Izenek eta izenondoek ez dute genero gramatikalik ( izena eta generoa). Ondorioz, ez da genero-bereizkuntzarik egin behar izenondoetan, eta, beraz, desegokiak dira erdararen eraginez egiten diren hauek: *musika klasika (> musika klasikoa); *perpaus kontzesiba (> perpaus kontzesiboa); *Aizu, neska, nerbiosa (> urduri/nerbioso) al zaude?, etab.

Badira, hala ere, izenondo batzuk hitz-bikoteka markatzen dituztenak genero-aldaerak: gajo/gizajo, gizagaixo (gaixo markatu gabea da ( gaiso > gaixo ; gajo); tuntun/tonto; edo genero jakinari izendaturikoak (baldraska, parrandera, pertxenta, potxola... / zalapartero, morrosko, parrandero, bizardo...). [EH]

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (36-37).

—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (51-52).

— “Lexikoa: generoa (gajo, gaixo, gizajo, gizagaixo; tonto, tuntun)”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (158-159).

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper