Aldarrikaturen adiera egokiak dira ‘aldarri eginez berri ematea’ (Bere salgaiak kalez kale aldarrikatuz ibili), ‘zerbaiten eskakizuna edo defentsa aldarrika egitea, erreibindikatzea, eskatzea’ (Eskubide berdintasuna aldarrikatu dute) edo ‘independentzia eta kidekoak ofizialki adieraztea’ (1946an Filipinen independentzia aldarrikatu zen). Ez da egokia, ordea, atentatuak eta gisakoak erreibindikatzeko; horiek, dena delakoak bere gain hartzen ditu. *Gaur goizeko atentatua aldarrikatu dute (> Gaur goizeko atentatua bere(n) gain hartu dute). [EH]
EHUko Euskara Institutua (2012). "Aldarrikatu (atentatua...) # eskatu / bere gain hartu", Kalkoen Behatokia.