Abel- aldaera ageri da aspaldiko hitzetan (abelazkuntza, abeletxe, abelgorri, etab.). Hots-aldaketarik gabekoak hobesten dira, ordea, forma berrietan: abere xehe, abere-hiltzaile, etab. [EH]
Hemen dago horren arrazoia [25. araua]: “Orain eratzekoak diren elkarteetan ez da komeni behinolako hots-aldatze legeak, aspaldixko galdurik daudenak, berpizten jardutea: txistulari-elkartea, botikari-lana, safari-bidaia, kultur(a)(-) astea esan eta idatz dezagun beraz, eta ez txistulal elkartea, botikal lana, safal bidaia, kultul astea eta abar”.