Euskara Batuaren Eskuliburua

hitz egin (*hitzegin)

hitz egin (*hitzegin)

Bi hitzetan idazten da hitz egin, hala idazten baitira normalean egin, eragin, eman eta harturekin osatzen diren aditz-elkarteak. Beraz, alde egin, huts egin, lo egin, min egin... dira forma zuzenak (salbuespenak: galdegin, jaregin; eta hauek gaizki daude: *aldegin, *hutsegin, *hotsegin...); eta lo eragin; lo hartu; lur eman (salbuespenak: antzeman, atzeman, hauteman, hitzeman, oharteman). [25. araua; EH] ( aditz-lokuzioa)

 

Euskara hitz egin ala euskaraZ hitz egin?

Tradizio idatzian askoz ohikoagoa da ‘euskaraZ hitz egin / mintzatu / berba egin’ egitura (NOLA, ZERTAZ kasuak) absolutiboan (ZER kasua) emaniko ‘euskara hitz egin’ baino. Eta izenondo bat duenean, inesiboa (NON kasua) erabiltzen da (euskara ederrean mintzatu, euskara goxoan...). ( euskara batuan / euskara batuaz)

Beste aditz batzuekin (jakin, ikasi, irakatsi...) maizago gertatzen da absolutiboa (ZER) erabiltzea (euskara ikasi/irakatsi).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: hitz egin (euskaraz hitz egin / euskara hitz egin)”, Jagonet galde-erantzunak.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper