Ez dira sinonimo. Helbide norbaiten bizilekuaren adierazpena da. Eskutitzaren azalean helbidea jarri. Zuzenbide, berriz, gizartean bizi diren gizakien arteko harremanak bideratzeko arau eta legeen multzoa. Ez da ahaztu behar zuzenbidea legea baino lehenagokoa dela. Zuzenbide-ikasketak egin zituen. [EH]