Ez dira erabat sinonimo. Aitorturen ´zerbait hala dela onartu; zerbait edo norbait halakotzat ezagutu’ adieran, bai; bestela, ez. Adibide hauetan sinonimoak dira: Azkenean aitortu/onartu zidan arrazoia nuela. Bakoitzari zor zaiona aitortu/onartu behar zaio. Beste hauetan, ez: Egia aitortu zuen: bera izan zela gutunaren igorlea. Bere asmoa aitortu behar izan zion. [EH]