Euskara Batuaren Eskuliburua

gogo (*jateko gogoak)

gogo (*jateko gogoak)

Literatura-tradizioan gogo hitza —nahi, desira edo asmo’ adieran— singularrean edo partitiboan erabili izan da beti. Jateko, edateko gogoa. Pagatzeko gogoa baduzu. Ez du lanerako gogorik [EH].Erdararen kalkoz pluralera jotzen da sarri:

*Hori egiteko gogoekin nago (> gogoarekin).

*Jendea gogoekin geratu da (> gogoarekin, gogoz, gogotsu).

*Lanean hasteko gogoak dauzkat (< gogoa daukat, gogo(z) naiz, desiraz nago).

*Ez du inon aurkituko bizigarri hoberik, jateko gogoak gehitzeko (> jateko gogoa).

 

Beste izen abstraktu batzuekin ere, gaztelaniak plurala ohi duen hainbat kasutan euskarak singularra du berezko: arrisku, esperantza, zailtasun...: Banuen esperantza / Banituen esperantzak.

 

Gehiago jakiteko

HAEE-IVAP (2000). Zalantza-dantza. Gasteiz: HAEE-IVAP.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper