Gazte hitzak ñabardura bereziko esapideak ditu. Horietako bat gazterik da (‘gazte izanik’, ‘gazte zela(rik)’; denborazko esanahia duela, alegia, ez moduzkoa): Gazterik hil zen. Gazte-gazterik alargundua. Hain gazterik zerura eraman zenuena. Hori dela eta, *gazterik sentitzen naiz (denborazkoa), adibidez, ez dago ondo; gazte sentitzen naiz behar du (moduzkoa, NOLA). [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: sentitu (da/du)”, Jagonet galde-erantzunak.