Literatura-tradizioan ez da ohikoa izan -(e)la perpaus osagarriak eratzea aipatu aditzarekin, baina badira lekukotasunak. Adibidez, Eta bizkitartean nehork ez zuen oraino Amerikarik bazela aipatzen, ez eta amesten ere. Ez dago horretarako debekurik, beraz. Dena dela, ohikoagoa da izen-sintagmekin erabiltzea: Jainkoaren izena aipatu. Liburu berri bat aipatu nahi dizut hemen. [EH]
Testuingurua zein den, bestalde, askotan, aipatu aditza (‘zerbait edo norbait ahotan hartu’) baino egokiagoa da, esate baterako, adierazi (‘aditzera eman, jakinarazi’) erabiltzea. El País egunkariaren arabera, ponentzia horretan aipatzen da (> adierazten da) Partidu Popularrak harreman berriak hasi beharko dituela alderdi nazionalistekin.
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: aipatu (aipatu du horiek direla asmoak)”, Jagonet galde-erantzunak.
EHUko Euskara Institutua (2012). "-la aipatu / -la adierazi", Kalkoen Behatokia.