Ezetz, nagusiki, adizlaguna da (Ezetz esan zion), baina izan liteke izena ere (Ezetza eman zion). Ezezko, berriz, izan liteke ezetz adizlagunari dagokion izenlaguna (ezetz + -ko): Ezezko erantzuna. Ezezko perpausa. Ezezko keinuak egin. Aspaldidanik dut ezezko susmoa; eta izan liteke izena: Ezezkoa eman. Ezezko biribila hartu zuten. Buruaz ezezkoa egiten dio. Izen modura ari direnean, sinonimoak izan litezke, beraz: ezetza eman = ezezkoa eman. [EH]