Euskaltzaindia da erakundearen izen berezia, baina bukaerako -a hori artikulua da, eta, beraz, kendu egin behar da deklinabideko lekuzko kasuetan, izen arrunta balitz bezala. Okerrak dira honako molde hauek: *Euskaltzaindiara, *Euskaltzaindiatik, *Euskaltzaindiako...; egokiak Euskaltzaindira, Euskaltzainditik, Euskaltzaindiko... dira.
Era berean, -a artikulua galdu egiten du beste determinatzaileren bat edo adjektibo bat daramanean ere. Adibidez: Euskaltzaindi gurea (*Euskaltzaindia gurea); Euskaltzaindi berria (*Euskaltzaindia berria); Euskaltzaindi osoa bertaratu (*Euskaltzaindia osoa bertaratu); gure Euskaltzaindi hau (*gure Euskaltzaindia hau)... ;