Esanahi ezberdina dute esaldi hauek: Euskaraz hitz egitEN ahaztu zaio (lehen bazekien eta orain ez) ≠ Euskaraz hitz egitEA ahaztu zaio gaurko hitzaldian (egiteko asmoa zeukan, baina gero dena ingelesez egin du). Beti da molde okerra honako hau: *Euskaraz hitz egin ahaztu zaio.
Euskalki-mailako diferentzia da zutaz/zurekin ahaztu esamoldeen arteko aldea; hau da, biak zuzenak dira. Adiskideez ahaztu dira. Ahaztuko naiz haren bekatu guztiez. Lurralde honekin ez da ahaztuko. [EH]
EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (247).
—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (472).
ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal Estilo Libururantz. Bilbo: UPV/EHU (322).