Euskaltzaindiaren Hiztegian aditzera ematen denez, eurak izenordain plurala izan daiteke, a) “haiek berak”en kidea (Eurak etorri dira); b) izen baten eskuinean, “berak”en kidea (Ondasunak eurak baino gehiago balio duena). Lehen erabilerari gagozkiola, eurak, eurek, euren, eurentzat... formak (haiek) berak, berek, beren, berentzat... formen kide-kideak dira [EH] . EGLU I liburukian (Eranskinak, 137. or.) dago euraken kasu-marken taula. Plural hurbilaren forma ere har dezake: eurok.