Euskara Batuaren Eskuliburua

espero izan

espero izan

Bai -t(z)ea nominalizazio-moldea (horixe da modurik ohikoena), bai -(e)la menderagailuarena, bi jokamoldeak onartzen ditu aditz-lokuzio honek ( aditz-lokuzioa). Zu etortzea espero dut / (Zu) etorriko zarela espero dut. Denek espero zuten txapeldun izatera iritsiko zela / Denek espero zuten txapeldun izatera iristea. Esaldia ezezka ere eman daiteke, jakina (hala izatera, -tzerik eta -(e)nik formekin). Ez dut espero zu etortzerik / Ez dut espero zu etorriko zarenik. ( -(e)la/-(e)nik)

 

Ez du onartzen subjuntiboa.

*Espero dut ondo egon zaitezen (> Espero dut zu ondo egotea).

*Espero dugu liburu hau atsegin izan dakizun (> Liburu hau atsegina izatea / gustatzea espero dugu).

*Espero dugu gure emanaldia interesgarri(a) izan dakizuen (> Espero dugu gure emanaldia zuen interesekoa izatea. Espero dugu gure emanaldia interesgarri(a) izango zaizuela).

 

Erregimen berbera dute beste aditz batzuek ere; esate baterako, aginduk (‘promes egin’). Jaialdira joatea agindu nion. Jaialdira joango nintzela agindu nion.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII (EGLU VII). Bilbo: Euskaltzaindia (601).

— “Aditzaren jokabidea: espero izan (zu etortzea espero dut”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (37).

EHUko Euskara Zerbitzua (2008). "Espero izan", Ehulkuren aholku guztiak.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper