Zenbait dira bitasun horretara egokitzen diren aditzak: egon, izan, eduki, utzi, ipini...
• Bi egitura hauek —<-en + esku + aditza> eta <-en + eskuan + aditza>— erabat sinonimoak dira adiera metaforikoan: Nire esku(an) balego, pozik emango nizuke kendu dizuten zoriona. Gure esku(an) dago bata zein bestea egitea.
• <-en + eskuan + ADITZA> egiturak, ordea, badu adiera fisikoa ere: Zure eskuan dago goxokia. Bere eskuan zuen arkatza. Eskuan ipini zion billetea... Adiera honetan, egiturako ‘-en’ hori nahitaezkoa da; aurreko adieran, berriz, aukerakoa da. [EH]