<Esku + izen> elkartea hitz batean idatzita ageri da gehienetan hiztegian: eskuizkribu, eskulan, eskulangile, eskularru, eskuliburu, eskumutur, eskuoihal, eskusoinu, eskutoki, eskuzorro... Baina ez dira gutxi bi hitzetan idatziak ere: esku-ahur, esku-argi, esku(-)arma, esku(-)bonba, esku(-)pilota, esku(-)zarta(ka)... [EH]. Hitz-elkarte berriak, gainera (eta, berriak direlako, askotan hiztegian agertzen ez direnak), bi hitzetan idazten dira (marratxoz lotuta edo bereiz): esku(-)karraka, esku(-)erreminta, esku(-)lima, esku(-)ponpa, esku(-)zizaila, esku(-)tresneria, esku(-)txotxongilo, esku(-)arpoi, esku(-)draga, esku(-)sare, esku(-)balazta, esku(-)seinale...