-ekin soziatiboa eta zenbait muga-arazo

-ekin soziatiboa eta zenbait muga-arazo

INSTRUMENTALA (-z) eta SOZIATIBOA (-ekin)

- Igitaiarekin/Igitaiaz akabatu zuen sugea, Baloia eskuarekin/eskuaz ukitu zuen, Mailuarekin/Mailuaz jo zuen eta gisako moldeak egokiak dira. Instrumentalaren kasuan, bestalde, mugagabea ere eska dezake testuinguruak: ‘mailuz jo’, ‘eskuz jo’.

Egon da era horretako soziatiboak (-ekin) zuzentzeko joera, baina ez dago horretarako arrazoirik. Ezin ukatu bizkaieraz, nahasketa fonetikoaren bitartez, jatorrizko soziatiboa (singularrean -a(ga)z = -arekin dena) instrumentaltzat (singularrean -az) hartzeak izan duela horretan eraginik, eta askotan -z kasua are gehiago ugaritzea ekarri duela. Honako honetan, adibidez, soziatiboak dira egokiak:

?Zeure gelakideak oroigarri eskaini dizun poemaz itxiko duzu zeure Antologia.

Zeure gelakideak oroigarri eskaini deutsun poemagaz itxiko dozu zeure Antologia (Bizk.). / Zeure gelakideak oroigarri eskaini dizun poemarekin itxiko duzu zeure Antologia.

?Adi lainoaz! (> Adi lainoarekin (Bizk. lainoagaz!)).

?Kontuz trenaz (> Kontuz trenarekin (Bizk. trenagaz!)).

Esan dezagun, baita ere, Iparraldeko zenbait tokitan (zubereraz bereziki) -ekila erabiltzen dela -ekin atzizkiaren ordez: aitarekila, amarekila...

- Aditz bakoitza tradizioan osagai jakinekin ageri da, eta, zalantza denean, egoki da Euskaltzaindiaren Hiztegiko adiera eta adibideetara jotzea. Esate baterako:

Ibili aditzarekin ez da oso ohikoa instrumentala (-z) erabiltzea izen konkretu edo objektu-izenekin: Etxera joan dira, ordenagailuarekin (?ordenagailuaz) ibiltzera. Ez ibili aiztoekin (?aiztoez) txantxetan! Nolanahi ere, oso ohikoa da izen abstraktuekin NOLA galderari erantzuteko: Gosez eta egarriz ibiliko da. Tentuz ibili da.

Joan aditzarekin, abiaduraren kasuan, Euskaltzaindiak gaitzetsia du ‘halako abiaduraz’, eta aukeran ematen ditu ‘halako abiadurarekin’ eta ‘halako abiaduran’. Adibidez: 3 km/s-ko abiaduran/abiadurarekin (*abiaduraz) joan.

Lotu aditzarekin, hobe da katez lotu dira erabiltzea kateekin lotu dira baino, biak zuzenak izan arren.

Aditz batzuek -ekin kasua eskatzen dute: Zurekin amets egin dut bart. Ardo honekin aski/nahiko dugu. Aulkiak mahaiekin batera saldu ditu.

• Aditz askorekin, aldeak daude euskalkitik euskalkira: zutaz/zurekin oroitu, zutaz/zurekin maitemindu... Molde horretakoak dira, besteak beste: ahaztu ( ahaztu), gogoratu, kezkatu, nazkatu, aspertu, fidatu...

 

SOZIATIBOKO ESAPIDE DESEGOKIAK

Badira erdararen interferentziak-edo eragindako erabilera batzuk gehienetan berriak; hauek, besteak beste:

Amaitu aditzarekin (es: ‘acabar con...’; fr: ‘pour en terminer avec...’): *Gai honekin bukatzeko... (> Gai hau bukatzeko...; Gai honekikoak egiteko...). *Arrazakeriarekin amaitu behar da (> Arrazakeria baztertu egin behar da).

Aurkitu aditzarekin (es: ‘encontrarse con...’; fr: ‘être/se trouver en présence de...’): *Askotan, talde heterogeneoekin aurkitzen gara geletan (> Askotan, talde heterogeneoak (aurkitzen) ditugu geletan).

Asmatu, jarraitu, hautsi... Adibideak:

- *Ez dakit nola asmatzen duzun gonbidatuaren gustuarekin (> Ez dakit nola asmatzen duzun gonbidatuaren gustua. Ez dakit nola igartzen/antzematen diozun gonbidatuaren gustuari).

- *Lanarekin jarraitu du serio-serio (> Lanean jarraitu du serio-serio (ZERTAN). Lanari jarraitu dio serio-serio (ZERI).

- *Topikoekin hautsi beharra dago (> Topikoak hautsi beharra dago).

Hil aditzaren kasuan, -ekin hil okertzat ezin jo bada ere —hizketan ez da arrotz, eta idatzian ere aurki daitezke adibideak—, aukeran egokiago da -z hil (esan daiteke -k jota hil ere): ?Eritasun kardiobaskularrekin jende gehiago hiltzen da minbiziarekin baino (> Jende gehiago hiltzen da eritasun kardiobaskularren ondorioz minbiziaren ondorioz baino / eritasun kardiobaskularrez, minbiziz baino / eritasun kardiobaskularrengatik, minbiziagatik baino).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (292).

—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (482).

— “Aditzaren jokabidea: lotu (da/du)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aditzaren jokabidea: jarraitu, bukatu (*gai horrekin), ahaztu (gai horrekin)”, Jagonet galde-erantzunak.

—(1994). Gramatika batzordea, «Okerrak zuzenduz», Euskera 39, 3: 918-919.

— “Aditzaren jokabidea: maitemindu, ahaztu, gogoratu, kezkatu, nazkatu, aspertu, fidatu (zurekin/zutaz maitemindu)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Ustea/iritzia adieraztea: nirekiko / nire ustez”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (180-182).

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "con preposizioa", Ehulkuren aholku guztiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper