Euskara Batuaren Eskuliburua

egoki da / egokia da

egoki da / egokia da

Adjektiboak atributu-funtzioa betetzen duenean ( atribuzio-perpausa: mugagabea eta mugatua), mugagabean nahiz mugatzailearekin eman daiteke hura. Mugagabearen moldea Iparraldean eta Nafarroako ekialdean (izan) da erabiliagoa, eta forma mugatuak baino molde jasoagoaren, landuagoaren itxura du. Mendebaldean, askoz maizago erabili izan dira eta erabiltzen dira mugatzailedunak. On, hobe, zail, gaitz, harrigarri eta antzeko adjektiboekin gertatzen da hala.

Gauza guztiak ongi egitea zail da (= zaila da).

Harrigarri da zein nekez ikasten duten batzuek (= harrigarria da).

Egoki eta bidezko da, zuzen eta osasungarri, Zuri, Jaun guztiz ahaltsu horri... (= egokia, bidezkoa, zuzena, osasungarria).

 

Adjektiboak maila-adberbioren bat duenean, eta bereziki -ago konparazio-atzizkia duenean, bada mugatzailea ez jartzeko joera, modu jaso edo landuan: Ez ote da haur hau bakar-bakarrik santuen eta aingeruen eskuadra horiek guztiak baino ederrago?

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper