Ez da egokia egin aditza erabiltzea aurrerago aipatu den beste baten ordezkotzat (nahiz gaztelaniaz zilegi den, zeren erdaraz anaforikoa dena ez baita hacer aditza, hari erantsirik doan (hacer)-lo izenordaina baizik). Euskaraz aditza errepikatu egin behar da.
Esan zuen berak bilduko zuela dena, baina ez du (*egin) bildu.
Edan behar baduzu, (*egizu) edan ezazu kontuz.
Etorriko zela esan zuen, baina (*ez zuen egin) ez zen etorri.
GARZIA, Juan (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (72).