Frogatu aditzaren sinonimoa da gehienetan. Eta hark bezala, -(e)la konplementazioa hartzen du gehienbat. Elkarren antz handia dutela egiaztatu nahi du. Atsekabez beterik egiaztatu dut, ordea, ez zegoela horrelakorik.
Baina zehar-galdera moduko konplementazioa ere (-(e)n) ez zaio ezezagun, ‘begiratu, ikusi’ adieran: Anaia batek egiaztatu nahi izan zuen ea hura ematen zuen bezala ote zegoen.