Euskara Batuaren Eskuliburua

bokatiboa

bokatiboa

Norbaiti edo zerbaiti deitzeko erabiltzen den hitza da bokatiboa.

 

BOKATIBOA ETA ARTIKULUA. Bokatiboa -a artikuluarekin nahiz gabe joan daiteke, oro har: Ez, mutil! Bai, gizona! Ez kezkatu, emakume(a)! Eta zuk, azeri(a), zer egingo duzu mahatsa ikusita? Ikusi arte, adiskide(a), beha iezaguzu zerutik!

Zenbait izenen kasuan, ordea, badirudi mugatuan eman behar dela nahitaez: Bai, jauna! Ez, andrea! (*Bai, jaun! *Ez, andre!).

 

AZENTUA. Kasu berezia da bokatiboaren azentu-moldea. Azkeneko silaba beste guztien gainetik nagusitzen da, eta izen arruntetan zein izen berezietan gertatzen da hala —izen soila nahiz izen-sintagma izan—, bai etxekoetan, bai erdarari hartutakoetan ere (azpimarrak adierazten du azentu gainartzailea): [se.me, a.la.ba, txi.ki.to, laz.ta.na...], [pe.ru, a.mai.a, an.der, mar.kos...], [i.kas.le-mai.te.a], [al.ka.te-jau.na], [pri.mo, ti.o, sar.jen.tu, a.mi.go...], [pe.dro, mar.kos, a.nas.ta.si...]...; [(h)ator (h)ona / *pe.dro!] / [(h)ator (h)ona, /pe.dro!], [ba al zatoz / *an.der?]/ [ba al zatoz / an.der?]. ( azentua)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (225).

— “Aditzaren jokabidea: izan  (irakasle ona da / irakasle on da)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Bokatiboa: ez kezkatu, emakume/emakumea!; irakurle/irakurlea!”, Jagonet galde-erantzunak.

ALBERDI, Andres (2014). Ahoskera, Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (56).

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper