Euskara Batuaren Eskuliburua

bokalak

bokalak

Euskarak bost bokal ditu, —a, e, i, o, u—, eta idatzi bezala ahoskatu behar dira hizkera zainduan: [a, e, i, o, u]: <etxea> [etxea]; <astoa> [astoa]; <geroago> [geroago]. Sei bokaleko sistema duten Iparraldeko euskaretan u fonemaren ahoskera biak onartzen dira ([u] eta [ü]) hala eskatzen duten hitzetan eta baita ere euskalkiaren erabilera zainduan.

 

Hizkera-maila ez-zainduan (alegia, hizkera zaindua ez diren gainerako hizkera-mailetan), onargarriak dira honelakoak: [etxia], [etxie], [geruago], [telefonua], [mendiyan], [ogixa]... [87. araua]

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper