Euskara Batuaren Eskuliburua

biderkaketa > biderketa

biderkaketa > biderketa

Euskaltzaindiak ez du berariazko araurik eman gai honetan, baina badira ohitura nagusi batzuk azken urteotan sendo garatuak.

 

NOLA IRAKURRI. Biderketa irakurtzeko, bider hitza tartekatzen da biderketako zenbakien artean: (5 x 2 = 10) Bost bider bi, hamar / Bost bider bi berdin hamar / Bost bider bi hamar da. ( eragiketa aritmetikoak / kalkuluko eragiketak)

 

NOLA DEKLINATU. Biderketan, biderkatzailea -z kasuan jokatzea da egokiena (*-gatik) ( -gatik): biz biderkatu (2z biderkatu) esan ohi da. Nahitaez artikulua sartzen da izen edo adjektiboren bat hartzen badu: bi zenbakiaz biderkatu, hiru biderkagaiaz biderkatu, 2/9 frakzioaz biderkatu, alderantzizkoaz biderkatu, pisu molekularraz biderkatu, bero espezifikoaz biderkatu. Antzera gertatzen da zatiketarekin: biz zatitu, bi zenbakiaz zatitu, biztanleria aktiboaz zatitu, desbiderapen estandarraz zatitu.

 

BIDERKETA-TAULAk (edo biderkatzeko taulak) aipatzen direnean, 2aren taula esan ohi da (2 zenbakiaren taula). Ez da gomendatzekoa 2ko taula adierazpidea. ( biderkadura ≠ biderketa)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (100 eta hur.).

—(1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (137).

ETXEBARRIA, Jose Ramon (2011). Zientzia eta Teknikako Euskara Arautzeko Gomendioak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza. (87).

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (122).

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper