Euskara Batuaren Eskuliburua

aditza eta hitz-elkarketa

aditza eta hitz-elkarketa

Aditza ere izan daiteke hitz-elkarketako osagai. Osaeran arazorik sortzen ez badu, loturik idaztea hobesten da: idazmakina (*idatz-makina, *idaz-makina, *idaz makina), irakurliburu, irakastordu, ikaseredu, erakusleiho, erakusmahai, ikasprozesu, erabileremu... Zailtasun fonetikoa gertatzen denean, edo osagaiak argi bereizten ez direnean, marratxoa da gomendatzekoa: ibil-leku, ikas-sail, irakas-sistema, ikas-helburu, eragin-indar..., ikas- eta irakas-prozesua... [25. araua] ( hitz elkartuen osaera eta idazkera)

 

Gehiago jakiteko

ZUBIMENDI, Joxe Ramon (2004). Ortotipografia. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (61. or. eta hur.).

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper