Euskara Batuaren Eskuliburua

berdin/desberdin (?bestearen desberdina) (*-(e)z desberdin)

berdin/desberdin (?bestearen desberdina) (*-(e)z desberdin)

Bi gauzaren berdintasuna adierazteko, hau eta bestea berdinak dira esaten dugu, edo hau bestea bezalakoa da eta hau bestearen berdina da. Azken horren analogiaz —eta (es) ‘diferente de’, (fr) ‘différent de’, ‘distinct de’ esamolde(ar)en eraginpean—, <-en desberdin> (eta <-en bestelako>) egitura tokia kentzen ari zaie askoz gehiagotan erabili izan diren beste batzuei:

?Inguratu, ilara bakoitzean, ereduaren desberdina den elementua (> ereduaren aldean desberdina den / eredua bezalakoa ez den / eredua ez bezalakoa den / ereduaz bestelakoa den).

 

Bortxatua gertatzen da <-ekiko desberdin> egitura ere, eta arruntagoetara jotzea da egokiena ( -ekiko atzizkia):

?Garapen afektiboa kognitiboarekiko desberdina da (> Garapen kognitiboa eta afektiboa desberdinak dira / Garapen kognitiboa eta afektiboa bi gauza (desberdin) dira / Bi gauza dira, aski bestelakoak, garapen kognitiboa eta garapen afektiboa / Ez dira gauza bera garapen kognitiboa eta garapen afektiboa).

 

Okerra da <-z desberdin>:

*Zutaz desberdina da (> ?Zurekiko desberdina da / Zure aldean, desberdina da / Desberdina da zure aldean / Zu ez bezalakoa da / Ez da zu bezalakoa).

*Hartaz desberdina da (> ?Harekiko desberdina da / Haren aldean, desberdina da / Desberdina da haren aldean / Hura ez bezalakoa da / Ez da hura bezalakoa / Haren aldean bestelakoa da).

 

Gehiago jakiteko

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (53-54).

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper