Bi erak erabiltzen ditu euskarak zerbaiten beharra edo premia adierazteko, baina erabilera-moldea ez dute berdina.
• Osagarritzat aditz bat era burutuan (partizipioan) duela joaten da beharreko: Esan beharreko guztia (*Esan beharreZko guztia). Zein dira aztertu beharreko puntuak? (*Zein dira aztertu beharreZko puntuak?). Nahitaez irakurri beharrekoa genuen liburu hori (*Nahitaez irakurri beharreZkoa genuen liburu hori).
• Izenlagun-funtzioa da beharrezkorena (nahitaezkoren baliokidea da): Hemen duzu beharrezko guztia. Beharrezko gauzak baino ez ekarri. Euskarak beharrezkoa du batasuna. [EH]