Euskara Batuaren Eskuliburua

aditz-lokuzioa

aditz-lokuzioa

Egitura berezia duen aditz konposatua da: <izena + izan (ukan)/egin/eman/hartu>. Mugagabean joaten da izena: Bihotzean min dut. Ongi egiten du lan. Musu eman dit. Kargu hartzen datorkit Urlia.

 

Batzuetan, hala ere, izen hori perpausaren osagarri arrunta da, eta artikulua eramaten du: Ongi egiten du (bere) lana. Sekulako jauzia egin du. Hala doanean, esanahia ezberdina da: Su eman zion etxeari / Zigarreta pizteko, sua eman zidan Mikelek. Kargu hartu dit / Kargua hartu du.

 

Bereiz idazten dira aditz-lokuzioak (loturik idazten diren salbuespen batzuk kenduta: hitzartu, onartu; antzeman, atzeman, hitzeman, oharteman; galdegin, jaregin) [25. araua]:

- behar izan, nahi izan, ahal izan, ezin izan, uste izan, maite izan, damu izan, merezi izan, balio izan, inporta izan, higuin izan, ezagun izan, hotz izan, bero izan...

- negar egin (eragin), barre egin (eragin), leher egin (eragin), lo egin, alde egin, hitz egin, eztul egin, berba egin, jauzi egin, ihes egin, lan egin...

- adore eman, aholku eman, alto eman, berri eman, min eman, hitz eman, okasio eman, bide eman, esku eman, amore eman, pa eman, su eman, musu eman...

- atseden hartu, atsegin hartu, bihotz hartu, damu hartu, gustu hartu, min hartu, kontu hartu, preso hartu, esku hartu, parte hartu, lo hartu...

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (202).

—(1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (44-46).

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (118).

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper