Basa- osagaia ‘basati’ esanahiarekin erabiltzen da hitz-elkarketan, loturik beti (gehienetan, landare eta animalien izenetan ageri da): basabere, basagizon, basajaun, basakeria, basamahats, basapiku, basapiztia, basaporru, basarratoi, basatxori...
Baso- osagaia, berriz, ‘baso’renak adierazteko, eta hau ere, salbuespenak kenduta, loturik: basoilar, basoilo, basolan, basomutil, basozain, baso-soiltze... [EH]
ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (326).