Zerbaiti edo norbaiti baimena ematea da baimendu aditzaren adiera bakarra. Jokoa baimendu. Diru-jokoak baimendurik dauzka kasinoak. Debekatu du antonimo. [EH]
Ez da egokia 'zerbait lortzeko bidea eman' adierazteko, erdarazko permitir/permettre aditzaren molde kalkatua erabiltzea. Gauza bat da ´datuak gordetzea baimendu´ (baimena eman), eta bestea,´datuak gordetzea permititu’ (> ahalbidetu / (-tzeko) aukera eman / (-tzeko) modua egin).
EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "Baimendu", Ehulkuren aholku guztiak.