Ez dira sinonimoak. Erdal kalkoz, baieztatu aditzari, adierazpen-aditz gisa ez dagokion adiera ematen zaio sarri, esan zein adierazi aditzen kaltean. Erreskate taldeak aurkitutakoan, mendigoizaleak baieztatu du galduta ibili den bitartean ez dela beldur izan (> Erreskate taldeak aurkitutakoan, mendigoizaleak esan/adierazi du galduta ibili den bitartean ez dela beldur izan).
EHUko Euskara Institutua (2012). "baieztatu/esan", Kalkoen Behatokia.
EiTB (2012). Euskarazko albistegietarako esku-liburua (II).