Lau aditz-erregimenak onartzen ditu: da, zaio, du, dio. Adibideak: Egia da hori, baina ez da axola. Bost axola zaigu non dagoen. Zer axola du horrek? Irakasleari bost axola dio horrek. [EH]
Bestalde, askotariko osagarriak har ditzake; adibidez, motibatiboko sintagma (Niregatik axolarik ez dio); genitibo-sintagma (Izkribatzaileari ez dio ezeren axolarik); zehar-galdera (Bost axola zaigu non dagoen); etab.
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: axola izan (bost axola zait/dit)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Aditzaren jokabidea: axola izan (ez zait axola / ez dit axola)”, Jagonet galde-erantzunak.