; ; ;
ADITZ MODALAK METATZEA. Ezin dira bi aditz modal metatu. Hauek ez dira gramatikalak: *Emaitza onak izateko, ikasi nahi behar duzu. *Baina gure harremana ona izan dadin, zeuk ere nirekin egon nahi behar duzu.
Honela molda litezke horiek: Emaitza onak izateko, ikasteko gogoa izan behar duzu. Emaitza onak izateko, ikasi nahia behar(ko) duzu. Baina gure harremana ona izan dadin, zeuk ere nirekin egon nahia behar(ko) duzu.
EUSKALTZAINDIA (1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (444. or. eta hur.).
— “Aditzaren jokabidea: nahi izan + behar izan (*ikasi nahi behar duzu)”, Jagonet galde-erantzunak.