‘Toki batean izan, egon’ adieran, pertsonei erreferentzia eginez, egoki da aurkitu erabiltzea: Zazpi urte dira aurkitzen naizela basamortu honetan. Tokiei dagokienean, zalantza eragiten du, baina ugari ageri da literaturan: Gutun hau aurkitzen da liburuaren hasieran. Kurutzemendi Gasteiz inguruko muino baten gainean aurkitzen da. Kalko desegokia da honelakoetan: *Askotan talde heterogeneoekin aurkitzen gara geletan (> talde heterogeneoak izaten ditugu). [EH] ;