Euskara Batuaren Eskuliburua

Artizarra/Venus

Artizarra/Venus

Artizarra (-a artikulua duela eta letra larriz) idazten da astronomiaz ari garela [173. araua, «Astroen izenak»]. Erdarazko Venus izenaren ordaina da, eta Venus izena ere, kultismo moduan bada ere, erabili ezinik ez dago euskaraz (eta venustar jatorri-adjektiboa ere bai). ( astroen izenak)

 

ArtizarraEguzkia ( eguzki/Eguzki), Lurra eta Ilargia bezala— izen arrunt gisa deklinatzen da (bukaerako -a artikulua duela, alegia). Beraz, Artizarra, Artizarrak, Artizarrari..., Artizarretik, Artizarreko, Artizarrera, Artizarrean... ( izen berezi artikuludunak eta a itsatsidunak)

 

Mitologiaz ari garenean, Venus (jainkosa) da forma estandarra. [82. araua, «Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak»].

 

Historiaurreko emakume-irudiez ari garenean, venus da hitz arruntaren forma. [EH]

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper