Munduko artelanak euskaraz adierazteko orduan, zalantzak izaten dira batzuetan: zer euskaratu behar den eta zer ez, nola euskaratu, letra larriak noiz erabili, letra etzanak erabili edo ez... Euskaltzaindiaren irizpide nagusiak adierazteaz gainera, honako arau hauetan ematen dira artelan nagusien zerrendak: Artelanen izenak. Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen izenak [191. araua], Artelanen izenak. Arkitektura [193. araua] eta, Artelanen izenak. Pintura, argazkigintza, eskultura [194. araua] eta Artelanen izenak. Musika [195. araua].
Euskaltzaindiak arautu gabeko jakintza-arlo batekoren bat nahi izanez gero (literatura, zinema...), egokiena Hezkuntza Saileko EIMAren estilo-liburuko Ortotipografia eta Onomastika liburukiei jarraitzea da. Interneten honako gune honetan kontsultatu daitezke.