1. Izenondoetan: a) Erdal atzizkiez (es: -ario / fr: -aire) osatutako izenondoak -ario formarekin mailegatzen dira, ez -arirekin: parlamentario, monetario, hipotekario, komunitario, autoritario, etab. b) Hala ere, ahal denean, euskal egituraren araberako ordainak erabiltzea lehenesten da: talde parlamentario baino hobe parlamentu(ko) talde, kreditu hipotekario baino hobe hipoteka(-)kreditu, aldizkari unibertsitario baino hobe unibertsitate(ko) aldizkari. ;
2. Izenetan: -ario forma erabiltzea gomendatzen da: notario, unibertsitario, funtzionario, boluntario, komisario, kortsario, etab. Salbuespen aipagarria, parlamentari. [50. araua]
ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (244-245).