Euskaltzaindiaren Hiztegiak, urtebetetzeetan eta kidekoetan zorionak emateko, edo norbait aurkeztean erabiltzen den jendetasunezko formuletarako, molde hauek dakartza: urte askoan, anitz urtez, urte asko(ta)rako. Esate baterako: Urte askoan, Bender jauna! Zorionak eta urte askotarako! Pozten naiz zu ezagutzeaz, urte askotako!
Egiteko horretarako ez da ageri molde hau: *Urte askotan! [EH]