Euskara Batuaren Eskuliburua

-t(z)eko/-t(z)earen

-t(z)eko/-t(z)earen

Zer adierazi nahi den, biak izan litezke egokiak era honetako segidetan: <aditz-izena + genitibo-lotura + izena>. Adibideak: irakurtzeko premia /irrika/ohitura...; irakurtzearen plazer/ondorio/arrisku...

 

Izen-sail handi batekin, -ko bidez egiten da lotura hori: -t(z)eko (eta maiz ZERTA(RA)KO galdera onartzen du): joateko gogoa/asmoa/desira/borondatea; irauteko indarra/ahala/boterea; gelditzeko eskubidea; alde egiteko erabakia/deliberoa; mintzatzeko modua/moldea/era/tankera; erretzeko ohitura...

 

-t(z)earen egitura ere onar dezakete, inoiz, horietariko batzuek, baina bestelako esanahi batekin: irautearen indarra, adibidez. Funtsean, izen gobernatzaile bakoitzaren semantikaren arabera erabakitzen dira aukerak. -t(z)earen hartzeko, adiera abstraktuko izena behar du (arrisku, mesede, onura, abantaila, kalte, zorigaitz...). Kasu askotan, -t(z)eko da aukera bakarra: bultzatzeko helburua, ezkontzeko baldintza... ( -ko eta -en izenlagunak (NONGO eta NOREN): noiz -ko eta noiz -en)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: ohitura (egitearen/egiteko ohitura)”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (72).

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper