Baiezka erabiltzen da normalean, perpausak -(e)n lotura duela gehienetan (nahiz gabe ere erabiltzen den). Herri honetan horrelakorik apenas gertatu den / Herri honetan horrelakorik apenas gertatu da.
Esanahia ezezkoa izaten da, baina ñabardura bat baino gehiago har ditzake:
• Zalantza-edo adierazten du batzuetan (‘ez dirudi’ren esanahiarekin): Apenas nahikoa izan du(en) eman diozun dirua (= ez dirudi nahikoa izan zaionik dirua).
• Kopurua-edo ere adieraz dezake (sarrienik “oso gutxi”ren-edo esanahiarekin): Elkarteak ez du apenas diru-sarrerarik / Elkarteak apenas duen diru-sarrerarik (= elkartea urri dabil diru-sarreraz). Herri hauetan horrelakorik apenas da/den gertatu (= gutxitan gertatu da horrelakorik). [EH]