Serio hitzaren antonimoa -tan bidez eman badaiteke ere (hala nola txantxetan, brometan, olgetan... hartu), *seriotan hartu esapidea ez da ageri tradizioan. Serio(s) hartu, benaz hartu... eta gisako esapideak erabili izan dira gaur egun arte adberbio-balioan edo balio predikatiboan ematean. Joan ziren serio. Jardun ziren serio. Hartu dut berriro eta serio asuntua. Ondo serio esan du. [EH]