Pluralean agertzen da ia beti, seme-alabak, aita-amak, anai-arrebak eta gisako elkarteak bezala. Indart-Pagola senar-emazteei. [EH; 25. araua]
Komunztadura zaindu beharra dago honelakoetan: *Orain dela 30 urte elkar ikusi ez duen senar-emazte bat da protagonista (> Orain dela 30 urte elkar ikusi ez duten senar-emazte batzuk / senar-emazteak dira protagonista).
EHUko Euskara Institutua (2012). "Senar-emazte bat", Kalkoen Behatokia.
BERRIA (2006). Estilo-liburua. Donostia: Berria (240).