Sinonimoak dira ‘maiz, askotan, usu’ adiera dutenean. Kontatzen dituen gertaerak huskeriak dira sarri. Neure izena hain sarritan gora eta behera erabilia izan denez gero.
Sarri adberbioak, hala ere, badu sarritan moldeak ez duen beste adiera bat: ‘berehala, aurki, laster’ adiera, hain zuzen. Hari ere Jauna agertu zitzaion handik sarri. Ahal bezain sarri: ahal bezain laster. Sarri arte! [EH]
Sarrik, sarritanek ez bezala, adjektibo-balioa ere badu: baso sarria, orrazi sarria, ile sarria...
EUSKALTZAINDIA. “Denbora adieraztea: luzaro, luzaroan; sarri, sarritan”, Jagonet galde-erantzunak.