142. arauan dago jasota eskualde horien zerrenda («Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak»). Izenen moldea erabakitzeko, 76. arauan («Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideak») eta 82. arauan («Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak») erabilitako irizpideak baliatu dira. Lurralde hauetakoak dira zerrendako izenak: mundu grekolatindarra, Mediterraneoa, Asia Txikia, Egipto, Mesopotamia eta Persia; eta, besteak beste, izen hauek ageri dira: Akitania, Arkadia, Beozia, Fenizia, Galia(k), Kaldea, Persia , Trazia, etab. Izenak kontsultatzeko biderik eroso eta lasterrena Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.