Sinonimoak dira familia-izena adierazteko. Izena dut Edurne, deitura/abizena, Iratzoki. Izen-deiturak/Izen-abizenak eta bizilekua eman behar dizkidazu.
Baina beste bi adiera hauek deiturari bakarrik dagozkio:
• ‘izengoitia’: Jainkoak maitatu zuen ume hau eta eman zion Natan-en bidez deituratzat “Jainkoak maitatua”.
• ‘zerbaiti ematen zaion izena’: “Ibero-kaukasiko” deitura daramaten hizkuntzak. [EH]